XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honela, denborarekin konstante irauten duen magnitude berri bat sortu da .

Magnitude berri hau sistemaren energia osoa deitzen da.

Ikusi dugun legez, indar guztiak (barnekoak eta kanpokoak) kontserbakorrak direnean, partikula-sistemaren energia osoak konstante irauten du.

Hauxe, energiaren kontserbapenaren teoremaren generalpena da.

7.6 TXOKEAK.

Hizkuntza arruntean txoke hitzak esangura nahiko konkretua du: Bi gorputz desberdin higitzen ari dira erlatiboki eta une batetan elkar jo egiten dute; kolpe ondoren deformatuak ager daitezke edo ez, baina hasieran zuten higidur egoera aldaturik geratzen da.

Fisikan ere horrelako zerbait adierazi nahi da.

Dena den, ez da zertan gertatu behar kontaktu fisikoa.

Izatez mikroskopikoki hitz horrek ez baitu zentzurik.

Edozein modutan, bi gorputz edo partikula higitzen ari dira eta espazioalde batetan bien arteko elkarrakzioa gertatzen da.

Elkarrakzioaren kausaz, aldatu egin daitezke partikulak berak ere (berau hala beharrezko izan ez arren) eta edonola ere, partikulen higidura aldatu egiten da.

Kasu honetan txoke bat gertatu dela esaten da.

Txoke aurretik eta ondotik dauden partikulak berberak direnean, dispertsio izena ematen zaio txokeari.

Txoken azterketa oso garrantzizkoa da Fisikan.

Hainbat gertakari txoke gisa azter daitezke, hauen artean Fisika Atomikoaren arlokoak nagusi direlarik.

Hor ditugu partikula elementalekin egiten diren esperimentu gehienak; izan ere oinharrizko partikula gehienak txokeen bidez lortu eta aztertu izan dira.